2014/04/05

AGURRA
Mila esker denoi. 1146 bisitaldi jaso ditugu. Izugarria!!!!
Etxean gaude. Bidaia bukatu da eta bakar-bakarrik gauza bat. Iñakik, Patxik,Jose Javierrek eta nik -Jabitxu- zoriondu nahi ditugu ikasle guztiak bidaia honetan izan duten portaerarengatik. Gozamen hutsa izan da beraiekin egun hauek pasatzea. Denontzako besarkada handi bat eta berriro ere mila esker.

ASTEARTEA (AZKEN GAUA)
Azken eguna. PortAventura.Baina egun hauetako nekeak ez dira alperrik pasa. Indarrak ahiturik, bidea luzegia egin zaigu.














PortAventuran den-dena kontrolpean.Agente bereziak eremuaren ziurtasunaz arduratu behar ziren.


Ikasleak, berriz,ondo pasa eta disfrutatu.






Taldearen azken argazkiak




AFARIA
Pasta ala alkatxofak
Petxuga ala patata-tortila
Natilak (arrosak)





LEHEN EGUNA (Bagoaz!!!!!!!)

Irakasleon taldea bidaiarako prest.

Baina....no es tan fiero el león como lo pintan
Bidaia lasai baten ondoren aterpera arratsaldeko seitan. Gelak banatu, oheak egin, entxufeen arazoa gainditu (gelatan entxuferik ez bait daude), lehendabiziko bilera ikasleekin eta afaltzera....
Afaria: Menu Lehendabizikoa: Esparrago Krema edo Paella Entsalada Bigarrena: Solomoa errebozatua ala legatza(edo) saltsa berden(edo) Postrea: Mousse(edo)txokolatena
Beno orain ohera. Ikusiko dugu ea gaua bidaia bezain lasaia den. Bihar 8tan gosaldu eta goizean Modernismoa eta arratsaldean PaintBall. Tiroz josi behar digute fijo.

2.EGUNA
 Lehendabiziko gaua pasa egin da eta egia esan pasa da konturatu gabe. Gazte zoragarriak dira eta esandakoa bete dute. Oso ondo. Gosaldu ondoren Sagrada Familiara abiatu gara, bertan hasi baita Bartzelona Modernistaren txangoa.
Sagrada Familian Jose Javier-Jota- (geure espezialista Artean) bere azalpenak hasi ditu.
Ordu t'erdi ondoren....Modernismoan sarturik jarraitzen genuen
Bazkaria. Bi orduko txangoaren ondoren atserena hartzeko ordua 
Eta arratsaldean....PAINTBALL. Hiru ordu bitartean korrika, zelatan, tiroka...inpresionante. Izugarri disfrutatu, bai eta nekatu ere.
AFARIA Makarroiak lehendabizi eta gero pizza. Postre: Yogurt. Gaur ondo eta gustora afaldu dute. Eta orain hemendik daude. Batzuk kartatan, beste batzuk ping-pong-en, futbolean...edo kanpoko terrazan hitz egiten. Nekatuegiak. Bihar CosmoCaixa eta lehendabiziko arratsalde libre. Ikusiko dugu. ARGAZKIAK
(Lau irakasleak oraindik bizirik)

 3.EGUNA Lehendabiziko gaua ona izan bazen, bigarrena oraindik hobea. Ondo lo egin ondoren (Gu eta beraiek) hirugarren eguna hasteko prest. Atera baino lehen Iñakik ariketa batzuk prestatu ditu (Slackline). Ez da normala bi ordu ibili ondoren denak leher eginda bukatzea.

Beroketak eginda...CosmoCaixara!!! Zientziarekin hitzordua.
(Planetarium-en, egia esateko, krisialdia. Kriston sofa erosoak, ilunpetan, musikita erlajantea...gehienok lo edo logurearen kontra borrokatzen)

Arratsaldean denbora libre. Lau talde sortu dituzte. Bata skate (Iñaki), beste bat bowling (Patxi), beste bat shoping (Jabitxu) eta azkena alberging (Jota)

AFARIA
Sopa ala arraultz gratinatuak
Saltxitxak patata-purerekin

4. EGUNA
Beste gau lasai bat. Goizean Auzo Gotikoa zain geneukan. Berriro ere geure espezialistak gidatu gaitu harri zaharren artean. Katedrala, Errege-plaza, Santa Maria del Mar, aztarna erromatarrak...


 Mundua aldatu dela gauza jakina da, baina batzuk oraindik enteratu ez. Hainbat neskak janzkera txukundu behar izan dute katedralean sartzeko. En fin....cosas veredes amigo Sancho.




Arratsaldean berriro ere denbora libre. Eta berriro ere plan ezberdinak, shoping, NouCamp, bowling, hondartza...






 AFARIA
Arroz a la cubana ala ilarrak urdaiazpikoarekin
Legatza errebozatua ala rollitos de primavera
Yogurt

Bihar PortAventura. Ikusiko dugu. Hamaikak dira.Ikasle batzuk ping-pong. Besteak edo musean, edo tertulian edo, oh cielos, rapeando. Beste egun bat. Ondo loin